Eguzki Borda Gaztak - Quesos - Orereta - Errenteria - Gipuzkoa

EGUZKI BORDA GAZTAK


Familiako gaztandegi honetan Idiazabal jatorri-deiturako gazta egiten dugu ardi latxaren esnearekin, San Marko gotorlekuaren inguruan, Lau Haizeta parke naturalean.

Gure artaldearen elikadura zainduaren eta animaliek tratu egokia izateko ahaleginaren emaitza da produktua hain kalitate onekoa izatea.

Ardiak Aralarreko landara igotzen dira eta mendian bazkatzen dute maiatzetik azarora..

Ordubete inguruko bisitak antolatzen dira, eta gazta dastatzeko aukera izaten da. Prezioa: 6€ pertsonako, gutxienez 6 helduk osatutako taldean. 3-15 urte arteko haurrentzako prezioa 3€ da.

Gaztandegian produktu hauek saltzen dira:
- Ardi latxa gazta, Idiazabal jatorri-deiturakoa.
- Gazta-zaharra.
- Ardi-esnea, sasoian (abenduaren 15etik ekainaren 15era).








Josu: 660 719 654
Uxue: 628 781 203


Eguzki Borda Baserria (Zamalbide auzoa)
Orereta-Errenteria