Eguzki Borda Gaztak - Quesos - Orereta - Errenteria - Gipuzkoa


EGUZKI BORDA GAZTAK



Familiako gaztandegi honetan Idiazabal jatorri-deiturako gazta egiten dugu ardi latxaren esnearekin, San Marko gotorlekuaren inguruan, Lau Haizeta parke naturalean.


Ardiak Aralarreko landara igotzen dira eta mendian bazkatzen dute maiatzetik azarora.


Gure artaldearen elikadura zainduaren eta animaliek tratu egokia izateko ahaleginaren emaitza da produktua hain kalitate onekoa izatea.


Gaztandegian produktu hauek saltzen dira:
- Ardi latxa gazta, Idiazabal jatorri-deiturakoa.
- Ardi-esnea, sasoian (abenduaren 15etik ekainaren 15era).




BISITA GIDATUAK


Hitzordua aldez aurretik eskatu beti (aldez aurreko erreserba nahitaezkoa da 660 719 654 telefonora deituta edo whatsappa bidalita).

Bisitaren iraupena: 1 ordu. 15 minutu.
Barne hartzen ditu: ukuilura, lanketa-gelara, kameretara (gazta biltegia) bisita eta gazta ezberdinen dastaketa.

Prezioak:
14 urtetik aurrera = 10 € / 5 urtetik 14ra = 5 € / 5 urtetik beherakoak = 0 €
Bisita gidatuaren gutxieneko prezioa = 40 € (pertsona batetik aurrera).




Oharrak

• Ardiak ukuiluan ikus daitezke urritik ekainera arte. Ekainetik urrira Aralar mendilerroan daude.

• Gazta urtarrila eta ekaina bitartean egin daiteke. Ekainetik abendura, ez da egiten.

• Bildotsak azaro-abenduan jaiotzen dira, eta egun horietan ikus daitezke.

• Ardiak ukuiluan ikusteko urritik ekainera etorri.

• Gazta nola egiten den ikusteko, etorri urtarriletik ekainera.

• Gaztaren salmenta zuzena urte osoan zehar.











Josu: 660 719 654


eguzkiborda49@gmail.com


Eguzki Borda Baserria
(Zamalbide auzoa) Orereta-Errenteria


Lege Oharra